26 Mai
EKAINAREN 7AN GURE BAZKARIA
Dakizuenez, urtero kurtso amaieran bazkaria egiten dugu. Aurten jarraituko dugu ohitura horrekin, gure gauzez beste giro batean hitz egin ahal izateko.
Agape jatetxea (Hernani, 13 Bilbo ) izan da aurtengo aukeratu duguna eta elkartzeko gunea Nerbioi Taberna izan da. Mapa horretan ikus daiteke non dagoen jatetxea. Animatu eta etorri. Gogoratu izena eman behar duzula korreoz bidali dizuegun helbidean.
2 Mai
TDA- H
Apirilaren 7an TDA-H (Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea) izan ziren eztabaida gaiak. Horretarako, testu batzuk aukeratu genituen talde txikietan lan egiteko, ondoren, taldeetan hausnartutakoa komunean jarri genuen; bitartean gure kezkak agerien jartzeko aukera izan genuen. Talde txikietan landutakoa ondorengoa izan zen:
Bileran esan genuen bezala, bildu dugun material interesgarriena leku honetan zintzilikatu dugu:
1. Guía de actuación con el alumnado con TDA H.
Eusko Jaurlaritza
2. El alumno con TDA H. Guía practica para educadores
Ediciones Mayo
27 Mar
dislexia
Martxoaren 1ean gaiarekin jarraitu genuen. Hasteko, aurreko saioan Google docs-en idatzitako erantzunak komunean jarri genituen, gure proposamenetatik hurrengoak izan ziren garrantzitsuenak:
- Lehen zikloan irakurketa-idazketa prozesuan atzeratuta goaz
- Ados gaude, dislexia lantzerako orduan erabiltzen dugun metodologiarekin.
Ondoren, errekurtso batzuk ezagutu genituen:
- DST –J proba (Antoniori esker lortutako aurkezpena)
- Arbel Dinamikoa (Eduardo Herrerari egindako elkarrizketa)
http://www.youtube.com/watch?v=DPpXKxSR9TY

Gogoratu Eduardo Herrerak aurkeztu digun materiala Berritzeguneko liburutegian dagoela eta nahi izatekotan eskatu baino ez duzuela egin behar.
Horretaz gain, Hezkuntza Sailak argitaratu duen dokumentuaren berri eman genuen. Zenbait adituren artean eginda dago eta oso praktikoa iruditu zitzaigun. Klik egin liburuaren gainean eta euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskuratuko dituzu. Sartu eta zara damutuko!!
LA ATENCIÓN DE LA DESATENCIÓN. Una mirada crítica sobre el TDAH. Un reto de hoy. La intervención desde una perspectiva integral.
Sábado 7 de mayo de 2.011- 10:00 a 14:00 y 16:00 a 20:00. Bilbao. Lic ALFREDO WAISBLAT
Dirigido a: profesionales del ámbito educativo, sanitario y de intervención social.
Precio: 80 euros ( 15% de descuento para miembros de la Red ProCC)
Teléfono: 675712592- esther@procc.org
12 Ots
DISLEXIA
Otsailaren 1ean Dislexia izan zen aztertzen hasi ginen gaia.
Aamir Khan zuzendariaren TAARE ZAMEEN PAR filme indiarraren zati bi ikusi genituen arazo horren gaineko lehenengo hurbilketa egiteko.
KLIK EGIN IRUDIAN FILMEA IKUSTEKO
Filmearen zati biak ikusi ondoren Chasty ren esaldi hau gogoratu genuen:
Haur honek ez badu ikasten guk irakasten diogun moduan… Irakas diezaiokegu berak ikasten duen moduan?
Saioari jarraipena emateko galdera hauek erantzuten saiatu ginen talde txikietan.
Esan dugun bezala, martxoan jarraituko dugu eta gure hausnarketak plazaratuko ditugu.
Gaiaren sakontasunak beste saio bat eskatu zuen eta hori dela eta hurrengo saioan jarraitzea erabaki genuen.
25 Urt
HEZKUNTZA INKLUSIOA MATERIALEN GIDA: ADIMEN ETA GARAPEN URRITASUNA
Urtarrilaren 11an Eguzkiñe Etxabe gurekin egon zen Hezkuntza Inklusioa materialen gida aurkezteko. Hezkuntza Saila eta FEVAS erakundearen hezkuntza batzordea izan dira materialaren egileak. Dakizuenez, erakunde hau Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Ekarteen Euskal Federazioa da.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko prestatuta dago eta xede nagusia ikasle ezinduak beste ikasle guztien aurrean agerian jartzea da. Beraz, horren helburua ez da gatazkak konpontzea, gure ikasleak sentsibilizatzea baino.
” UMEEK INFORMAZIO ARGIA DUTEN NEURRIAN ERRESPETATZEN IKASTEN DUTE “
Posterrak, liburuxkak eta CD bat dira materiala osatzen duten elementuak.
Blogaz baliatuko gara Eguzkiñek erakutsi zizkigun beste liburu, filme eta zenbait material lagungarri ezagutzeko. Glog honetan aurkituko dituzue loturak, klik egin gainean eta ikusi, entzun…:
10 Abe
azaroaren 30ean gelako kudeaketa
Gelako antolaketa eta gestioa izango gure hurrengo gaia. Hori dela eta, dokumentu batzuen irakurketa proposatu nahi dugu. Irakurriko ditugun testuak honako metodologiei buruzkoak izango dira.
Hiru dokumentu hauez gain beste bat, laugarrena, ekarri dugu hona, Golden 5 proiektuan aurkitu duguna. Oso interesgarria iruditu zaigu eta nahiz eta mintegian aipatu ez merezi du tarte bat eskaintzea, ez baitauka zerikusirik besteekin. Animo!!







