Otsailaren 1ean Dislexia izan zen aztertzen hasi ginen gaia.
Aamir Khan zuzendariaren TAARE ZAMEEN PAR filme indiarraren zati bi ikusi genituen arazo horren gaineko lehenengo hurbilketa egiteko.
KLIK EGIN IRUDIAN FILMEA IKUSTEKO
Filmearen zati biak ikusi ondoren Chasty ren esaldi hau gogoratu genuen:
Haur honek ez badu ikasten guk irakasten diogun moduan… Irakas diezaiokegu berak ikasten duen moduan?
Saioari jarraipena emateko galdera hauek erantzuten saiatu ginen talde txikietan.
Esan dugun bezala, martxoan jarraituko dugu eta gure hausnarketak plazaratuko ditugu.
1. DISLEXIA: ATZERAPENA EDO DESOREKA?
2. NOIZ IKUSI ETA DIAGNOSTIKATZEN DA?
3. ZEIN NEURRI ZUZENTZAILE ERABILTZEN DUGU?
4. BADUTE IRAKASLEEK ORIENTABIDE ZEHATZIK IKASLE
HAUEKIN LAN EGITEKO?
Gaiaren sakontasunak beste saio bat eskatu zuen eta hori dela eta hurrengo saioan jarraitzea erabaki genuen.



